«Atez atekoaren kontra gaude, eta irabazten badugu kontsulta egingo dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Jesus Mari Santos da EAJren alkategaia, Astigarragan. 2011ko hauteskundeetan aurkeztu zen aurrenekoz  EAJren zerrendan eta orain politikan bete-betean sartu da. Kronikari azaldu dionez, orain beste kondizionante batzuk daude: «hobeto egin daitekeela uste dut, eta gure ekipoarekin zerbait sortu dezakegula». Astigarraga Garbia taldearen bozeramaile izan zen, eta irabazten badute, atez atekoa kentzeko kontsulta egingo dutela azaldu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!