«Beste Astigarraga batean sinesten dugu, eta bide horretan, ekimen pila bat ditugu aurrera eramateko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Andoni Gartzia da EH Bilduko alkategaia, Astigarragan. 2011tik Astigarragako alkate izan da, eta Kronikari azaldu dionez, erantzukizuna sentitzen zuen lau urte hauetan egindakoa defendatzeko: «lau urte hauetan taldeari, udaleko langileei eta herritarrei esker gauza asko egin dira eta politika eta ekimen asko bultzatu dira. Beste Astigarraga batean sinesten dugu, eta bide horretan, beste ekimen pila bat ditugu aurrera eramateko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!