Ricardo Crespo da PSE-EE alderdiaren alkategaia Hernanin. Politiko gisa ibilbidea orain zortzi urte hasi zuen, Lazkaon lehendabizi eta Usurbilen ondoren. Kronikari azaldu dionez, bizitza osoa daramaki politikan: «Politika beti izan da tresna gizartea hobetzeko. Hemen, Hernanin daramazkiten hiru urte hauetan herritar asko gerturatu dira laguntza eske, saiatu gara laguntzen eta horrek erakutsi dit nire alderdia erabilgarria dela oraindik»