Andoni Amonarraiz da Hernaniko EAJko alkategaia. 2003tik 2007ra alkateordea izan zen, eta 2007tik EAJko bozeramailea izan da, besteak beste. Azaldu duenez, administraziotik lan asko egin daitekeelako aurkeztu da Amonarraiz datozen Hauteskundeetara: «uste dugu hernaniarren bizi kalitatea hobetu daitekeela. Horren alde egiten dugu lana eta jarraitzeko asmoa dugu»