Urumeako alkategaiak ezagutu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Udal Hauteskundeak gertu dira, eta modu berezian jarraituko ditu Kronikak. Atal berezi bat izango da web orrian, eta bertan, dagoeneko ikusgai daude Urumeako alkategaien aurkezpen bideoak. Kronikak hautagai guztiei eman die aukera, eta gehienak animatu dira. Horrez gain, ale bereziak argitaratuko dira datorren larunbatean, eta hauteskundeen hurrengo egunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!