Dragoiak, dantzari exotikoak eta bertsolariak; ez zen ezer falta izan Txino auzoko fiestan!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Beste behin ere, Txino auzoko dragoia dantzara atera zen lehengo asteburuan, Goizue­tan, fiestetan.
Ostiralean hasi ziren, ber­tso­lariekin eta Mus Txapel­ketarekin, eta larunbatean jarraitu zuten, txupinazoarekin. Aurretik, Goizuetako Krosa egin zen.

Apezetxeatarrak, txapeldun
Zubiondon elkartu ziren goizuetarrak lehengo ostiralean, Txino auzoko jaietako lehenengo ekitaldian. Iluntzeko 20:30etan bertso saioa eman zuten Julio Sotok eta Xabier Legarretak, eta ondoren, Mus Txapelketa jokatu zen.
Juan eta Aitor Apezetxea, aita-semeak, izan ziren Mus Txapelketako txapeldunak: arkume eder bat eraman zuten etxera.

Dragoia dantzan, larunbatean
Festen hasiera ofiziala larunbatean izan zen. Aurrena, Goizuetako Krosa egin zen, eta hura bukatuta, eguerdiko 12:00etan, jaien hasierako suziria bota zuen Eustakiok, Xatur eta Oihanek lagunduta.
Segidan, Txino auzoko jaietako protagonista atera zen dantzara, dragoia, Garazi eta Janire trikitilariek jarritako erritmora, eta kroseko sari banaketa ere egin zen, bazkal aurretik.

Musika eta dantza, arratsaldean
Festak segida izan zuen arra­tsaldean; aurrena, Shamaliats Bellydance sabel dantza ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan zen. Lau dantzari finek ondo baino hobeto mugitu zuten gorputza, Txino auzoko dragoiaren eta goizuetarren begiradapean.

Geroxeago, berriz, Gorka eta Olatz aritu ziren trikitixa jo­tzen.
Festak jarraipena izan zuen gauean, animosoenentzat; Skarmentu eta Sota de Birras taldeek kontzertuak eman zituzten, gaueko 00:00etatik aurrera.
Hura bukatuta, urtebete deskantsatzen pasako du dragoiak, indarrez bueltatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!