«Inposaketan oinarritutako legegintzaldia izan da»

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Hernaniko PSE-EE alderdiak, EH Bilduren legegintzaldiaren ba­lan­tzea egin zuen ostegunean, prentsaurrean. Ricardo Crespo alkategaiak nabarmendu zuen  EH Bilduk gehiengo absolutua­rekin egindako gestioa ez dela egokia izan: «Herritarrei eragiten dieten gai garrantzitsuak inpo­satu egin dituzte, adostasunik bilatu gabe. Herritarren parte­har­tzea nahi duten bezala uler­tzen dute. Argi dago, gehiengo abso­lutuak, legitimoak izan arren, ez direla onak gizartearentzat».

Garapen Agentziarekin kritiko
Eskualdeko Garapen Agentzia­rekin oso kritiko azaldu zen Crespo: «Hasieratik eman genion Bilduri gure ikuspuntua tresna honen inguruan, guretzat hain garrantzitsua den gai batean laguntzeko tresna izanik; hau da, eskualdeko lan mundua bultza­tzeko. Bilduren erantzuna izan zen beraiek bakarrik agentzia aurrera ateratzea, beraiek nahi zuten moduan».

«Trafikoko kaosarekin jarraitzen dugu»
Trafikoari dagokionez, orain dela lau urteko arazoekin eta beste berri batzuekin jarraitzen duela Hernanik salatu zuen: «Zirku­­l­a­zio kaosarekin jarrai­tzen dugu eta kalean moldaketak egiten direnean, Bilduk ez die opo­sizioko alderdiei kontsultatzen ezta bizilagunei ere, inposa­ketaren politikari jarraituz».
Autobus zerbitzua ere hizke­tagai izan zuen: «Hernaniko sozialisten aspaldiko eskaria da autobus lineek beste ibilbide bat egin behar zutela herrian. Zerbitzua eman behar zaiela Florida, Etxeberri, Sagastialde, Sagastiya... auzoei. Hainbat urte eta gero, aldaketa batzuk egin dira, baina ez dira nahikoak. Hernaniko parte bati zerbitzurik eman gabe jarraitzen dugu».

Balantzearen inguruko liburuxka banatuko du PSE-EEk buzoietan.

«Hondakinen gaian, herritarrek erabakitzea nahi dugu»
Hondakinen gaiari helduz, galde­keta bat egin arte eta herna­niarrei hitza eman arte ez dela gaia itxiko azaldu zuen: «Aurreko asteko polemikak, hondakinen ordenantzaren moldaketarekin eta emergen­tzia punturen bate­an bideo­kamara jartzearekin izan genuenak argi erakusten du». Horren aurrean, hernania­rrek sistema guztiak ezagutzen dituztela azalduz, herritarrei hitza emateko eskatzen dute sozialistek, beraiek erabaki dezaten. «Aurreko legegintzaldi­an bildu ziren 6.000 sinadurak ere kontuan hartzeko eskatzen dugu», gaineratu zuen. 

«Aurrekontuekin ere berdin jokatu dute»
EH Bilduren gobernatzeko mo­dua­ren beste adibide bat aurrekontuak direla azpimarra­tu zuen sozialisten alkategaiak: «Prozesua honakoa izan da: proiektua aurkeztu, zuzenketak egiteko epea ireki, eta beraien proiektua onartu. Ez dira saiatu ere egin oposizioa beraiengana gerturatzen, proiektua azalduz. Eta datozen urteetan berdina izango da, berriz gehiengo absolutua lortzen badute».

«Hainbat proiekturekin bat egin dugu sozialistok»
Dena ez dela negatiboa izan ere nabarmendu zuen Crespok: «Alderdi sozialistak Bilduren hainbat proposamen babestu ditu, positiboak iruditzen zitzaizkigulako. Adibidez, azken Plenoan babesa eman genion Udala %100 energia berdea sortzen duen kooperatibaren parte izateari. Eta Ongintzan aurrera eramaten diren gizarte politikak ere oso gutxitan kritikatzen ditu oposizioak».
Zentzu horretan, aurrekontu partehartzaileen ekimena ere begi onez ikusten dutela azaldu zuen: «Partidu guztiak egongo gara ekimen honetan eta lehe­nen­go esperientzia izan da, joango gara hobetzen pixkana­ka». Udaletxeko Harrera Zerbi­tzua ere positibotzat hartu dute, «aspalditik eskatzen ari ginena».

«Erabaki onak edo txarrak izan, inposaketan oinarritu dira» 
Laburbilduz, Crespok adierazi zuen, erabakiak onak edo txarrak izan, inposaketan eta obsesioan oinarritutako lege­gin­tzaldia izan dela.
Kiroldegian egingo den obrari ere egin zion aipamena: «Prentsa bidez jakin dugu aurkezpena egin zela. Oposizioko kideoi ez digute ezer abisatu».

Balantzearen inguruan, kanpaina informatiboa
Balantzearen berri ematen duen liburuxka prestatu du PSE-EEk eta buzoietan banatuko du. 7.467 ale banatuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!