Mundarrok ligako azkenaurreko partidua jokatuko du gaur. Dunboa taldea izango du aurrez aurre, 16:00etatik aurrera. Irunen jokatuko dute, San Jose Obrero zelaian. Astigartarrek ez dute ezer jokoan, dagoeneko mailari eustea lortu baitute. Hala ere, postuz igotzeko aukera badute oraindik. 12garren daude, eta iruindarrak 10garren daude, hiru puntura.