Lasterketa guztiak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Txirrindulari astigartarrek gaur izango dituzte lasterketak. Kadeteak Zestoan ariko dira gaur goizean, II Gurutzeaga Saria izango dute jokoan (56 km). Infantilek Zarautzen jokatuko dute arratsaldean, Gipuzkoako Txapelketa, eta juniorrak XXXVIII Felix Errandonea Memo­riala (80 km) jokatuko dute, Beran. Euskal Herriko Torneorako puntuagarria izango da. Telmo Semperenak 5garren postua, Usurbilen, eta Jaime Romero 6garren. Kadeteetan, Urko Semperena 18garren izan zen, Ataun Sarian. Juniorretan, Gorka Urkiolak ez zuen egun ona izan, baina Gipuzkoako Klasikako proba bukatzea lortu zuen Lazkaon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!