Aste honetan zehar, ipuin ikastaroa eman du Begoña Egizabalek, Astigarragako Herri Eskolak antolatuta. Guraso nahiz gaztetxoenen irakurketa ohituren inguruan hausnartu dute, seme-alabek artean irakurtzeko ohitura sustatzeko bideak bilatzeko. Era berean, ipuinak irakurtzeko eta emozioak lantzeko gomendioak eman zituen. Datozen egunetan, berriz, eskolako ikasleek hartuko dute protagonismoa, antzerki saioak emango baitituzte. Maiatzaren 13an, A ze amets arraroa antzeztuko dute 4garren mailakoek, 17:15etan kultur etxean; eta Zirko aldrebesa, 18:30etan, 5garren mailakoek. Maiatzaren 27an beste bi saio izango dira.