Final Fourreko finalak jokatuko dira Hernanin asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Hernaniko senior taldeak bukatu du liga, eta gaurkoan, juniorrek jokatuko dituzte azken partiduak; biek ere, kanpoan. Baina beste zita garrantzitsu bat izango da Hernaniko kiroldegian: Final Fourreko finalerdiak eta finala. Gaur, 16:30etan hasita, finalerdietan aurrenekoa jokatuko da, eta 18:30etan, bigarrena. Bihar, 11:30etan jokatuko da gaurko partiduak irabazten dituztenen arteko final haundia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!