Galarretako estelarrean jokatuko du gaur Barrenetxea IV atzelari hernaniarrak, Matxin IIIrekin, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIren kontra, arratasldeko 16:00etan hasiko diren partiduetako bigarrenean. Sagardoaren Txapelketan ere aurrez aurre aritu ziren bi bikoteak, eta Etxeberriatarrek irabazi zuten ordukoan. Gaurkoan, atzelarien artean ospea hartzen ari den Barrenetxea IV, Etxeberria III dominatzen saiatuko da.