Ibon Fernandez Iradik preso jarraitu beharko du

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Ez du onartu Parisko Tribuna­lak, Ibon Fernandez Iradi pre­so­aren zigorra eteteko eska­era. Ostegunean eman zuen epaia, eta erabaki zuen, La­nne­­mezaneko kartzelan jarra­itu beharko duela, argu­diatuz ezi­nezkoa dela «bere gaixo­ta­su­na­ren eboluzioa aurretik ja­ki­tea», eta bere egoera bate­ra­ga­rria dela preso egotea­re­kin.
Orain, kasazio helegitea aur­keztu dezake Fernandez Iradik erabakiaren kontra, epaia eman zutenetik bost eguneko epean.
Esklerosi anizkoitza dauka Fernandezek, gaixotasun la­rria. Bere aska­tasuna eskatuz, mani­fes­tazioa egin zuten atzo, Zinkoe­nean.

EH Bilduk erabakia salatu du
Hernaniko EH Bilduk epaitegi honen erabakia «guztiz anke­rra» dela adierazi du, «gaixo­tasun larria izanda eta jakinda espetxean ez dagoela gaitz hau tratatzeko balia­biderik, ez duelako aintzat har­tzen Ibonen egoerak okerrera ez egiteko irtenbide bakarra: baldintza­peko askatasuna».
Beste gaixo larriekin batera, de­nen erantzuna behar dela gai­neratu du, «egungo espetxe po­liti­ka suntsitzailearekin amaitzeko. Areago, gure herrian bizi dugun bortizkeria politikoa gain­ditzeko urrats funtsezkoe­ne­takoa dela deritzogu. Horre­gatik, bat egi­ten dugu lelo hauekin: Ibon etxe­ra! Gaixo larri guztiak etxera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!