Hernaniko txirrindulariek beste zita garrantzitsu bat izango dute gaur: arratsaldean Gipuzkoako Errepideko Txapelketa jokatuko dute, Zarautzen. Bestalde, lehengo asteburuan ere lan txukuna egin zuten hernaniarrek. Beñat Garmendia kadete hernaniarra alde eginda ibili zen Ataungo Sariko aurreneko 27 kilometrotan, eta neutralizatu egin bazuten ere, helmugara iritsi zen; Tarteko Helmuga Saria jaso zuen.