Astigarragan saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Astigarragan izango dira sailkapen faseko lehenengo saioak, gaur bertan. Hain zuzen, bi saio izango dira: goizean eta arratsaldean. Kultur etxean da hitzordua.
Goizean, zortzi bertsolari ariko dira, 11:30etatik aurrera. Honakoak dira bertsolariak: Andoni Goitia, Unai Muñoa, Imanol Irazustaba­rrena, Ge­mma Urteaga, Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoie­na, Haritz Mujika eta Mikel Iturriotz.
Arratsaldeko saioa 17:30etan hasiko da eta sei bertsolari ariko dira, kasu honetan: Aitor Irastortza, Ander Lizarralde, Beñat Jauregi, Jokin Bergara, Danel Olano eta Xabier Sukia.
Sarrerak kultur etxean bertan salduko dira 10:00eta­tik eta 16:00etatik aurrera. 6 euro izango dira; 16 urtetik beherakoek, 4 euro. Eta bi saioetarako hartuz gero, prezio berezia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!