Txapelketa antolatu dute Perurenan. Emakumeen Giza Probako lehenengo txapelketa izango da. Datorren igandean, maiatzaren 17an jokatuko da, hain zuzen. Eta nor baino nor ariko dira hiru talde: Emarri (Astigarraga), Ibarra eta Zeani. Auzolango probalekuan neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 18:00etan hasita.
550 kiloko harriarekin
Txapelketarako arauak ere jarri dituzte. 15 minutuko saioa egin beharko du talde bakoitzak, 550 kiloko harriarekin. Taldeak, 550 kilo baino gehiago pisatuz gero, kilo bakoitzeko 2 kiloko gainkarga izango du. Eta horrez gain, Federazioko giza-proba arautegia jarraituko dute.