Martxoko euriteen ondorioz, erortza izan zen Latse aldean, eta inguru hori aztertzen ari da orain geologo talde bat.
Euriteak pasa eta pistak modu probisionalean konpondu zituzten orduan, baina orain, geologo talde bat azterketak egiten ari da, jakiteko lur horrek zein joera izan dezakeen etorkizunean. Horretarako, sondeoak, katak eta abar egiten ari dira.