Herriartekoan lehian gaur Goizueta

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Martxan dago Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa, eta gaur bertan, Goizuetak jokatuko du, 2garren mailan.
Partidua Goizuetako pilotalekuan bertan jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Atarrabaia izango dute aurkari goizuetarrek.

Partidu gehiago, ekaina arte
Hemendik aurrera, izanen da aukera pilota partidu politak ikusteko, Herriarteko Txapel­ke­ta hasi besterik ez baita egin. Gaurko paritduaz gain, Goizuetak beste 6 partidu jokatuko ditu, ekainera bitartean.
Hurrengo partiduak ondorengoak izanen dira: maia­tzaren 17an, Barañain-Goizueta; maiatzaren 24an, Goizueta-Esteribar; maiatzaren 31n, Lekunberri-Goizueta; ekainaren 7an, Goizueta-Ultzama; ekainaren 14an, Zizur-Goizueta; eta ekainaren 21ean, Goizueta-Arbizu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!