Izenemateak zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Bi irteera antolatu ditu Galtzaur jubilatuen elkarteak datozen egunetarako.
Batetik, maiatzaren 23an ibilaldi neurtua egingo dute, eta ondoren, hamaiketakoa. Bertan parte hartzeko izena eman behar da maiatzaren 19a baino lehen, Galtzaur elkartean bertan.
Bestetik, ekainaren 6an Urdazubira egun-pasa egingo dute, eta izena emateko egunak izango dira maiatzaren 18, 19 eta 20a, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Bisitan zehar, hainbat toki bisitatuko dituzte; besteak beste, Urdazubiko kobazuloak, monasterioa eta Urda­zubi bertako errota. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!