Proiektuak aurkezteko epea, hilaren 29ra arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Astigarragako Udalak zesio­an utzi dio Behemendiri Txo­ri­tokieta magalean dagoen 9.504m2-ko lur-sail bat, bertan, nekazaritza ekologikoa sustatzeko.
Hori horrela, Behemendik lehiaketa publiko bat jarri du martxan, nekazaritza ekologikoan ekoiztuko duen ustiategi bat sortzeko.
Astigarraga eta inguruko herrietako edonork hartu de­zake parte lehiaketan. Proiek­tuak aurkezteko epea maia­tzaren 29an bukatuko da. Au­keraketan kontuan hartuko dira proiektuaren arabera ze­hazten den ekoiztutako produktuen salmenta modua, sortutako lanpostu kopurua eta ekoizpenaren dibertsifikazioa. 
Parte hartu eta informazio gehiagorako: 943 49 02 19/behemendik@behemendi.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!