Ate Irekiak egingo dira gaur, Norberto Almandoz Musika Eskola ezagutzeko. Gainera, kontzertu pedagogikoa emango dute, goizeko 11:00etan: Autobus magikoa.
Emanaldi horretan, aukera izango da instrumentuak ezagutu eta probatzeko ere, Eskolan eta Elizan. Izan ere, astelehenean irekiko da matrikulazio epea.
Bestalde, gaur, Musika Eskolako hainbat ikaslek Errenteriako Musikaldian eta Anoetako EMUSIK 2016 emanaldietan hartuko dute parte.
Matrikula egiteko bi aukera
Datorren ikasturterako matrikulatzeko epea astelehenean irekiko da. Horretarako, bi aukera daude. Batetik, Musika Eskolara bertara joatea, astelehenean edo asteartean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bestetik, matrikula on-line ere egin daiteke, maiatzaren 11tik 15era bitartean.
Musika udalekuetan matrikulatzeko epea, laster
Bestalde, musika udalekuak ere prestatzen hasiak dira 2004-2011 urteen artean jaiotakoentzat, eta matrikula egiteko aukera izango da maiatzaren 18an hasi eta 19an bukatuta, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.