Julen Zuaznabar absolbitu egin dute, eta 7 gazte zigortu

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Julen Zuaznabar astigartarra 2010eko urrian atxilotu zuten, eta 2012ko martxoan atera zen espetxetik. Segiko kide izatea leporatuta, 2014ko irailean hasi zen epaiketa, Zuaznabar eta beste 27 gazteren aurka.
Epaiketa abenduan bukatu zen, eta 28 auziperatuetatik 12ri akusazioa erretiratu zien fiskaltzak orduan. Gainerako 16ak epaiaren zain gelditu ziren, eta asteazkenean eman zen jakitera: 9 gazte absolbitu egin dituzte, tartean, Julen Zuaznabar astigartarra; gainontzeko zazpiri, seina urteko kartzela zigorra jarri diete.

Mobilizazioak deitu dituzte
«Epaiketa zirko hutsa» izan dela eta «torturapean egindako autoinkulpazioetan oinarrituta kondenatu» dituztela salatu dute auziperatuek. Hori horrela, guztiak absolbitzeko eskatuz mobilizazioak deitu dituzte hilaren 16 eta 17rako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!