Fernandez preso mantentzea erabaki du Auzitegiak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 8a, 02:00

Parisko Dei Auzitegiak atzo erabaki zuen, Ibon Fernandez Iradi presoaren zigorra eteteko eskaera ez onartzea. Fernandezek esklerosi anizkoitza du, gaixo larria da. Auzitegiak argudiatu du, ezinezkoa dela bere gaixotasunaren eboluzioa aurretik jakitea eta bere egoera bateragarria dela espetxearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!