Musika eta dantza artean, Shakespeareren sonetoak euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 8a, 02:00

Gaur aurkeztuko du Joxan Goikoetxea hernaniarrak bere azken lana, proiektu haundia, kulturaren esparru asko biltzen dituena, ikuskizun bakar batean. Zeru horren infernuak eskainiko dute Biterin, iluntzeko 20:00etan.  Ikusmin haundia sortu du, eta sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko. 
Musika eta dantza artean, William Shakespeare ezagu­na­ren sonetoak errezitatuko dituzte, euskeraz. Juan Garzia idazleak itzuli ditu sonetoak, eta musika jarri die Joxan Goikoetxeak berak. Victoria Eugenia antzo­kian estreinatu zuten lana, eta disko-liburua ere argi­ta­ratu dute, 154 sone­to­ekin eta musika, errezital­diak eta kantuak biltzen dituzten bi diskorekin.

Beste sei hernaniar, tartean
Proiektuan, euskeraren mun­du­ko 150 artista baino gehiago aritu dira, tartean zazpi herna­­niar: Goikoetxea bera, Amaia Azkue, Roberto Yaben, Juanjo Otxandorena, Iosune Marin, Ion Mari Beasain eta Alan Griffin. «Toki berezia gor­de nahi izan diet herna­ni­a­rrei», azaldu du Goikoetxeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!