Txantxangorri elkartean
San Joanetako Karabina Txapelketa jokatu da bi tiralditan: larunbatean eta atzo. Atzokoa bigarren eta azkeneko tiraldia izan zen, eta onena, guztietan punteria onena izan zuena, Haritz Arruarte izan zuen. Txapelketa bi kategoriatan jokatu zuten, eta Arruartek bere kategorian ere irabazi zuen, 88 punturekin; 14 eta 16 urte bitarteko kategorian. 13 urteko kategorian berriz, onena Julen Goikoetxea izan zen, 86 punturekin. Txapelketan 45 neska-mutilek hartu zuten parte, eta atzoko finalera 23 sailkatu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!