Lierni Martiarena eta Xabier Segura hernaniarrak Dantza Sueltoko Txapelketan hartuko dute parte. Hernaniarrak iazko txapeldunak dira eta gaur ere iazko maila ematen ahaleginduko dira. Txapelketa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Gudarien plazan. Hernaniko bikoteaz gain, Gipuzkoa eta Bizkaiko 13 herritako dantzariek hartuko dute parte. Gipuzkoatik, honako herrietatik etorriko dira: Bergara, Azpeitia, Pasaia, Lezo, Zizurkil, Villabona, Amasa, Donostia eta Orio. Bizkaitik, berriz: Leioa, Santurtzi, Barakaldo eta Portugalete. Epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek. Musikariak berriz, Hernaniko Txistulari Bandako kideak izango dira Patxi Apezetxearekin, eta trikitilariak Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegi. Txapelketa, ohi bezala, Hernaniko Udalak eta Hernaniko Kriskitina dantza taldeak antolatu dute.
Lasa eta Gaztelumendik,
erakustaldia
Txapelketan, 14-15 urte arteko bi biko gaztek erakustaldia emango dute: Euskadiko gazte txapeldunek, azpeitiarrek, eta Garazi Lasa eta Jon Gaztelumendi, hernaniarrek, hain zuzen.