Goiz Eguzkik, San Joanetako jaia du igandean.

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 23a, 02:00

San Joan jaiak ez dira gazteentzat bakarrik izaten, ezta urrik eman ere! Urtero bezala, Goiz Eguzki jubilatu etxean bada festa, nahi duenarentzako: gimnasia, sari banaketa eta luntxa dituzte, goiz pasa egiteko aitzaki paregabea. Gimnasia erakustaldiarekin hasiko dira, 10:30etan; protagonistak, urtean zehar mantenimendu gimnasian aritu direnak. Ondoren sari banaketa, herri jolasetako onenentzat. Azkenik luntxa, bazkide eta gonbidatuentzat... Aitzakiarik gabeko festa dago, beraz, Jubilatu etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!