Palankari txapelketa izan zen igandean Sagastialden, Etxeberri elkarteak antolatuta eta Dublang familiak argi utzi zuen bere maila: Fernando Dublang eta Amaia Dublang izan ziren nagusi. Fernandok 36,17 metro bota zuen palanka eta Amaiak 27,27 metro. Lehenengo hernaniarra, aurten ere, Servando Rivas izan zen, 30,16 metro botata. Orokorrean, hirugarren geratu zen. Beteranoetan, Joseba Laburu Hernanin bizi den astigartarra izan zen onena: 23,44 metro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!