San Joanetako waterpolo torneoa jokatu zen larunbatean eta giro ederra izan zen nagusi kiroldegiko igerilekuan. Senior mutiletan 6 taldek jokatu zuten torneoa (Hernaniko 2) eta Gasteizko Lautadak irabazi zuen. Hernani bigarren geratu zen eta atzetik, Tximistarri. Torneoaren tartean, neskek jokatu zuten Lautadako nesken aurka eta azken horiek nagusitu ziren. Eguna Ipintza sagardotegian egindako afari eder batekin bukatu zuten. Hernani taldeko 60 bat lagun elkartu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!