Eguraldi ederraz gozatuz, xakean aritzeko aukera izan zuten heldu eta haurrek pasa den asteburuan. Ostiralean gaztetxoen txanda izan zen eta igandean Plaza Berrin elkartu ziren nagusiak. Hernanik Grosen aurka jokatu zuen eta 1-6 galdu zuen. Horrez gain, Iñigo Martin Gipuzkoako txapeldunaren aurka jokatzeko aukera izan zuten xake zaleek, aldi berean jokatutako partiden bidez, eta inork ezin izan zion txapeldunari irabazi. Partida guztiak irabazi zituen, bat izan ezik: tablak eginda bukatu zuten. Jardunaldia Gerardo Plazaren omenez egin zen eta haren senideei oroigarriak eman zizkieten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!