Hernani Sutan boxeo jaialdiak 200 boxeo zaletu bildu zituen joan den larunbatean, kiroldegian. Eta zaletuek borrokaldi ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten. Neo profesionalen artean, Joanjo Sanz gipuzkoarrak irabazi zuen, Juanpa Dominguez Coyote Espainiako egungo txapeldunak bertan behera utzi baitzuen borrokaldia, bigarren erasoan, sudurretik odoletan ari baitzen. Gainerako emaitzei dagokienean, luma pisuko kategorian, Sebastian Portuondo gipuzkoarrak Soriako Redari irabazi zion puntutan. Baita Fernando Juarez gipuzkoarrak ere Josu Diaz bilbotarrari, pisu arinean. Maila super arinean, Diego Sanchez gipuzkoarra lesionatu egin zen eta Bilboko Gorka Garciak irabazi zuen. Semi pisutsuetan, Sebastian Perez Latigo gipuzkoarrak puntutan irabazi zion Donostiako Manu Berrauteri. Pisutsuetan, Basile soriarrak irabazi zion Jon Nagore gipuzkoarrari, puntutan, eta Xabier Etxaniz donostiarrak borrokaldia utzi zuen, bigarren erasoan, eta Zakarias bilbotarrak irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!