Hernaniko arraun elkarteak antolatuta, IV. Fermin Etxeberria Memoriala jokatu zen larunbatean eta kadete mutiletan, Hernani A taldeak bigarren postua lortu zuen finalean (05:51,16). Lehenengoa Tolosaldea A izan zen (05:18,46).Kadeteetan Hernani Bk ere parte hartu zuen eta bosgarren geratu zen kanporaketan (04:31,40), Tolosaldea A baino 48,77 segundu beranduago helmugaratu zen. Jubenil-senior mutilak eta neskak, berriz, hirugarren postuan geratu ziren, kanporaketan. Neskek 04:38,61 denbora egin zuten, Tolosaldeak baino 18,95 segundu gehiago behar izan zituen, eta jubenil-senior mutilek 03:57,39 denbora egin zuten, Emendek taldeak baino 25,21 segundu gehiago. Infantil mutiletan, Hernani seigarrena izan zen 04:53,52 denborarekin. Lehenengoa, Hibaika, 54,75 segundu aurretik iritsi zen helmugara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!