100 ume inguru gaur dantzan, festetako ekintzarik zaharrenetakoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 23a, 02:00

Haurren aurreskua San Joan jaietako ekintzarik zaharrenetakoa da. 100 urtetik gora badira antolatzen dela eta bizi bizirik dirau. Izan ere, urte batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago, baina parte hartzeko ume faltarik ez da izan inoiz, eta aurten, 100 neska-mutil inguru ariko dira dantzan, hau da, 45-48 bikote.
Carlos Sanchiz aritu da irakasle lanetan, azken 47 urteetan bezala. Denera, dozena bat entsaio izan dituzte.
Ikasitakoa praktikan jar­tze­ko eguna gaur dute. Ema­nal­dia arratsaldeko 17:00e­tan hasiko da, Pla­zan.

Hasteko, soka
Emanaldi hasieran, gaztetxoek soka bat egingo dute, Pla­za­ri buelta emateko. Segidan, aurre­­­­­nekoek aurreskua dan­tzatuko dute, eta azkenek atzes­­­kua. Gero, sokatik atera, eta desafioa egingo diote elkarri, eta amaieran arku bat egin, eta azpitik pasako dira. Ho­rren ostean, banaka, alpargata dantza egingo dute mutilek. Ondoren, lau mutilek aurreskua eta atzeskua dantzatu eta bikoteak plaza erdira eramango dituzte. Amaitze­ko, hasierako zinta egingo du­te berriro, eta mutilek zor­tzikoa dantzatuko diete neskei. Azkenik, arin arina eta fandangoa dan­tzatuko dute guztiek. Plazako saioa amaituta, herritik barrena ibiliko dira dantzan, azkenik, Plazara itzultzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!