70 musikari, kurtso bukaerako kontzertuan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 22a, 02:00

Doinu Zale musika eskolak kontzertua eskainiko du gaur, 17:30etan, Biterin. Guztira 70 bat protagonista izango dira: 40 musika instrumenturen bat jotzen, eta 30 bat kantuan. Denetik izango du gaurko kontzertuak, Imanol Kamioren zuzendaritzapean: kantu herrikoiak eta musika klasikoa; Chopinen estudioak pianoarekin, gitarra bikoteak, korua eta gitarra nahasian, trikitixa eta bateria...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!