Hernanik finala jokatuko du aurten ere, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, eta Donostiaren kontra. Datorren igandean da, Atano IIIan, goizeko 10:30etatik aurrera. Sarrerak salgai daude, Irizar tabernan, 18:00etatik 20:00etara. Kantxan 12 euro, eta
goiko harmailetan, 6 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!