Haurren danbor hotsek girotuko dituzte kaleak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 24a, 02:00

Danborjoleak, barriljoleak sukaldariz jantzita, kantinerak, banderadunak... denak prest dira gaur, haurren danborradan ateratzeko. Goizeko 11:30etatik aurrera, beraiek izango dira danbor hotsekin Kaxkoko kaleak girotuko dituztenak. Ohi bezala, Santa Barbara eta Etxeberri elkarteek antolatu dute haur danborrada eta denera, 5-12 urte bitarteko 75 haur inguruk hartuko dute parte; Santa Barbaratik 35 inguruk eta Etxeberritik 38-40k. Denak, Santa Barbara elkartetik abiatuko dira eta elkartera itzuli aurretik pasako dituzte, Kale Nagusia, Plaza, Kardabe­raz kalea, Zinkoenea...

Hernani, Santa Barbara eta Etxeberriko martxak
Denera dozena bat abesti joko dituzte eta ez dira faltako Her­nani, Santa Barbara eta Etxebe­rriko martxak. Gaine­rako abestiak honakoak izango dira: Diana, Bartali, Villa­bona, Hau dek hau, Iriyarena, Praskua­rena, Katiuska, Tatiago eta Txuri urdin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!