Hernaniko pelotari gazteenek San Joanetako Torneoko finala jokatu zuten joan den asteburuan eta hori horrela, bukatutzat eman dute aurtengo denboraldia. Guztira 6 final jokatu ziren benjamin, alebin eta infantil mailetan. Jende ugari gerturatu zen finalak ikustera eta giro bikaina bizitu zen harmailetan.
Emaitzei dagokienean, paletan, Cabrera eta Garciak 25-19 irabazi zieten Urdangarin eta Mujikari, infantil mailan. Alebin mailan, berriz, Salaberria eta Uizik 20-16 irabazi zieten Tolosa ahizpei. Eskuz, alebin lehenengo mailan, Odriozola eta Oiartzabal nagusitu zitzaizkien Arribillaga eta Arangureni 16-4; eta bigarren mailan, Iturrioz eta Arizmendi, Ezeiza eta Berasarteri 16-10. Benjamin lehenengo mailan, Aranburu eta Otamendi txapeldun izan ziren 16-13 irabazita Mujika eta Iruretagoienari; eta bigarren mailan, Artola eta Leiza 16-7 irabazita, Garaiar eta Urretabizkaiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!