Joan den igandean final eguna zuten kiroldegian. Squash-ean Javier Serranok irabazi zion Unai Lizarribarri, 3-1. Pala Txapelketan, emakuzkoetan Tejedor ahizpek irabazi zuten, 25-18, Pikoagako frontoian zaildutako beste bi ahizpen kontra: Galdeano ahizpak hain zuzen. Hirugarren postuan, Murua eta Mendiola, Irastorza eta Mujikari 25-20 irabazita. Pala Txapelketan, gizonezkoetan, txapeldun berriak ditugu aurten, aspaldiko partez. Iñaki Gurrutxaga eta Iñaki Kerejetak irabazi egin zieten bi beterano gogorri, 30-21, Mañel Ruiz eta Iñigo Arluziagari, hain zuzen. Hirugarren postuan, Lazkano eta Zubimendi, Legarreta lehengusuei 30-21 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!