Telebista, jaietako argazki onenari

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 25a, 02:00

Telebista eder bat irabazi dezake aurten, San Joanetako argazkirik onena ateratzen duenak. Laugarren aldiz, Her­na­ni­ko Kronikak argazki lehiaketa antolatu du aurten, Her­naniko hiru dendekin elkarlanean, hain zuzen ere: Ba­lantxa elektrogailuak, Kix­kal taberna, eta Akeit taberna.

Hasia da txapelketa
San Joan jaiei buruzko argazkiak soilik onartuko dira txapelketan, eta dagoeneko hasi da jendea argazkiak bidaltzen. Kronikara bidali behar dira argazkiak, 27ra bi­tarte, helbide honetara (digitalean): internet@kronika.net.
Uztailaren 1ean jakinaraziko da irabazlea, eta sari bakarra izango da: telebista, 32 pulgadakoa: Samsung TB-LEB UE32C4000. 

ARAUAK:

  • Edozeinek parte hartu dezake.
  • Gaia: San Joan jaiei buruz (Pre­lu­­dioa, txarangak, kaleko giroa, aurorak, axeri dantza...). Gai ba­koitzetik argazki bat bidali daiteke.
  • Argazki digitalak behar dute.
  • Epea: ekainak 22-27
  • Bidali: internet@kronika.net

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!