andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi duenez, «Bilduk txintxo-txintxo betetzen ditu Ezker Abertzale gogorrenaren esanak; Ezker Abertzale despota eta zapaltzaileenaren esanak». Kronikara bidalitako prentsa oharrean gogor kritikatu du Amonarraizek, joan den ostiralean Plenoak hartutako erabakia, Batzordeetara joateagatik asistentzia dietak ez kobratzea, alegia.
Oharrak dioenez, Gobernu Taldeak ez dio bere buruari aplikatu, oposizioari aplikatu dion neurri bera. «Alkateak eta liberatuek kobratuko dutena askoz gehiago da, asistentzia dietak baino. Alkatearen idazkariak, bakarrik, 3.000 euro kobratuko ditu hilero. Bilduk dioenez, neurri hori hartu dute, aurrezteko, eta uste dutelako oposizioaren lanak muxutruk izan behar duela. Batzorde guztietara joanez gero, gehienez, 550 euro irabaziko genituzke hilean. Pena hartzen dugu, lau haizetara zabaldu duten garai berri horiek ez iristea»