Udara, Hernanin ere!

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 21a, 02:00

AZKEN egunetako beroek ongi etorri jendetsua eman diote igerileku irekiei, eta udarari. Za­balik dira Herna­niko jolas igerilekuak, larunbatetik; igan­dean eta atzo, ume eta heldu asko zen bertan, fres­kura bila joana. Irailaren 11ra arte zabalik izango dira, eta eguraldiak laguntzen badu, iaz adina jende inguratzea espero da; 60.000 lagun, hain zuzen ere. Bada aukera, eguneko txartela hartzeko, eta baita bonoak egiteko ere. 


Egunero, irailera arte
Zalaparta eta zipriztin faltarik ez zen atzo eta herenegun, igerileku irekietan. Irai­laren 11ra arte zabalik izango dira, egun osoan. 11:00etatik 20:30­e­tara irekiko dira, eta orduerdi gehiago, ekainaren 30etik uz­tailaren 22ra, goizean 10:30­etan za­bal­duko baitira. Egun guztiko txartelak izango dira (igerilekutik atera ahal izango da, eta berriz sartu), eta baita bonoak ere (ikusi ondoko tabla). 5.000 lagunentzat lekua badute igerilekuek; iaz, San Inaziotan 4.000tik gora lagun izan ziren, eta denboraldi osoan, 60.000. 

Uda hasiera hezea, bukaera lehorra
Gaur sartuko gara udan; ofizialki, arratsaldeko 19:16­etan. Udarak zer aldarte ekarriko duen jakinarazi du Eus­kalmetek: uztaila eta abuztua, hezetik joango omen dira; lainoa, eta euri langarra. Iraila, berriz, lehorra. Euri gutxi, eta eguzkia nagusi, goietan.  

Igerilekuak ordutegia eta prezioak

Ekainak 18 - irailak 11

Ordutegia: 

Denboraldi guztian: 11:00-20:30

Ekainak 30-Uztailak 22: 10:30-20:30

Prezioak: 

Eguneko sarrera: 

  • 3 urtetik behera: 2,25 euro
  • 18 urtetik behera: 4,60 euro
  • 18 urtetik gora: 6,75 euro

Bonoak kiroldegiko bazkideentzat

  • 18 urtetik behera: 29,00 euro
  • 18 urtetik gora: 43,85 euro
  • Familiarra: 66,40 euro

Bonoak bazkide ez direnentzat

  • 18 urtetik behera:53,55 euro
  • 18 urtetik gora: 86,80 euro
  • Familiarra: 131,80 euro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!