J. Ignacio Unanue onena, 25etik 24 plater botata

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 20a, 02:00

PROBINTZIA mailako Pla­ter Tiro Txapelketa jokatu zen larunbatean, Santa Bar­barako tiro eremuan. 46 partehartzaile elkartu ziren bertan, tartean, Gipuzkoako ehiztari onenak; eta Her­naniko Udala Sari Nagusia izan zuten jokoan. 1go eta 2garren mailan, Juan Ignazio Unanue izan zen onena, 25 plateretatik 24 botata. Maila berean, bigarrena Iñaki Estarloa izan zen, eta hirugarrena Xabier Azpeitia. Biek, irabazleak adina plater bota zituzten. 3garren mailan berriz, Cristobal Barragan izan zen onena, jokoan zeuden 25 plateretatik 23 botata. Kasu honetan, bigarren eta hirugarren sailkatuak ere plater kopuru bera bota zuten: Asier Tejadak eta Iñigo Otegik. Azkenik, 4garren mailan edo hastapen mailan, An­tonio Zamarreño izan zen onena, 25etik 23 plater botata. Bigarren sailkatuak eta hirugarrenak, Oskar Redon­dok eta Iñigo Larruscainek 20 plater bota zituzten.

Esnal bere kategoriako onena, Gipuzkoako Kopan

Joan den asteburuan Gi­puzkoako Kopa jokatu zen Hondarribian, Mini Foso modalitatekoa, eta bere kategorian, Jose Joaquin Esnal izan zen onena, 25etik 24 plater botata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!