130 haur eta gazte, ikasitakoa erakusten

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 23a, 02:00

Hernaniko Gimnasia Erritmiko elkartean 130 haur eta gazte aritu dira ikasturte honetan eta igandean erakustaldia eskaini zuten kur­tso guztian egindako lana erakusteko. Txapelketa eta topaketetarako prestatutako dantzak ikusi ahal izan ziren, besteak beste. Taldeka, benjaminaurreak, alebinak, kadeteak eta seniorrak aritu ziren. Banaka berriz, benjamin, alebin, infantil, kadete eta seniorrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!