K-AHT-EAK Txikitu eguna ospatu zuten Hernanin larunbatean, bertako eta inguruko herrietatik etorritako dozenaka pertsonek. Goizean egin berri duten txostena aurkeztu zuten, eta eguerdian bertso bazkaria izan zuten. Manifestazioa izan zen eguneko ekitaldi nagusia. Eta kontzertuekin agurtu zuten erreibindikazio eguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!