Hernani eta Donostia finalean, igandean, Atano IIIean

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 20a, 02:00

hirugarren urtez ja­rraian, Hernanik Herriarteko fi­nala jokatuko du igandean, Atano IIIa pelotalekuan. Finalerdietako bueltako partidua jokatu zuen larunbatean Kiroldegiko pelotalekuan, eta 2-1 irabazi zuen, aurtengo faboritoaren kontra. Joaneko partidua kontuan izanda, Hernanik 5-1eko partzialarekin lortu du finalerako pasea. Igandean, Donostia taldea izango du aurrez aurre.

Egoitz eta Josu Altuna anaiak, gogor irabazi arte

Kadeteetan, Egoitz eta Josu Altuna anai bikiak izan ziren garaileak, Oiartzuni 22-19 irabazita. Zapirain eta Flo­resen kontra jokatu zuten, partitu gogor bezain emozionantea; ordubete inguruko iraupenekoa. Hernaniko bi­kotea aurretik izan zen markagailuan beti, eta tantu bikainak egin zituzten, konfiantza haundiarekin. Baina partidua gogortu egin zen, eta Oiar­tzungo bikoteak ez zuen az­ken mo­mentura arte etsi. Az­kenean, partidua, her­niarrentzat izan zen, 22-19.

Jubeniletan partidu berdindua, akats askokoa

Kadeteetako bikotearen ga­raipenarekin, jubenilak la­saie­gi atera ziren kanporaketa jokatzera. Eneko Lu­janbio eta Aritz Murgiondok 20-22 galdu zuten Sarasti eta Hernandezen kontra. Par­ti­du berdindua izan zen, eta bi bikoteek akats asko egin zi­tuzten. Azken txapan, tantu -errenka eginda, Oiartzun izan zen garaile.

Ojuel eta Gorrotxategi, beste behin, jaun eta jabe

Azkeneko partiduan, seniorretakoan, bikote hernanirra jaun eta jabe izan zen beste behin. 22-5 irabazi zuten Mar­tinez eta Irastorzaren kontra. Bikote hernaniarrak beste maila batean jokatzen du: Gorrotxategik partidua dominatu zuen; eta Ojuelek erremate ikusgarriak eskaini zituen.

Asteartetik aurrera, finalerako sarrerak salgai

Final haundia Donostia taldearen kontra jokatuko du Her­nanik, igandean, Atano IIIa pelotalekuan, 10:30etan. Fi­na­lerako sarrerak asteartik aurrera jarriko dituzte salgai Irizar tabernan. Sarrerak es­ku­ratzeko, 18:00etatik 20:00­etara pasa behar da, Irizar­ tabernatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!