San Joanak direla eta, zamalanak murriztu egingo dira herriko bost guneetan, hala jakinarazi dio Udaltzaingoak Kronikari. 23an, zamalanetarako ordutegia 06:00etatik 11:30etara eta 13:15etatik 13:45etara izango da. Larunbatean, 25ean, zamalanak egin ahal izango dira 06:00etatik 06:45etara eta 10:45etatik 11:45etara. Azkenik, 27an, 06:00etatik 06:45etara, eta 11:00etatik 13:30etara egin ahal izango dira. Ekainaren 24a jai da, eta 26a igandea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!