kontzertu ikusgarria eskainiz iragarri zituzten larunbatean San Joanak, Atsegindegin. Herriko musikari, abesbatza, dantzari eta txarangak bildu ziren beste behin, 18 talde guztira, herritarren gozamenerako. Bost zuzendarik gidatu zuten emanaldia: Zipri Otxandorenak, Igor Arroyok, Patxi Apezetxeak, Maribel Insaustik eta Garbiñe Orgozok; eta zuzendari artistikoa Ruth Martin izan zen.
Guztira hamasei atal izan zituen Preludioak, eta horietako bi momentu, bereziak izan ziren: Musika Bandaren 150garren urteurrena eta Gatibu taldearen gonbidapena batetik, eta `Zapa´ri omanaldia bestetik. `Zapa´ hil zela 31 urte bete dira aurten, eta omenez hainbat abesti jo zituzten. Bestalde, Hernaniko Musika Bandak 150 urte betetzen ditu aurten, eta zerbait berezia eskaini nahian, Gatibu taldea gonbidatu zuten. Bang-bang txiki-txiki bang- bang eta Zeu Zeu Zeu abestiak jo zituzten elkarrekin, jendearen gozamenerako. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!