San Joan Jaiak gaur hasiko dira, eguerdiko 12:00etan, Hernaniko Musika Bandak eta Akelarreak banderak igo eta suziriak bota ostean. Ohi bezala, goxokiak ere botako dituzte (edozein elikagairi alergia dietenek jateko modukoak). Aurretik, 11:45etan, merezitako omenaldia jasoko dute. Behin festak hasita, adin tarte guztietako herritarrentzat makina bat ekintza eta ikuskizun izango dira, bost egunetan: erronda, Akelarrea, San Joan sua, Diana, Sokamuturra, Axeri Dantza, pottokak eta zezen txikiak, kontzertuak, San Joan Konpartsa...
Ekainak 23, osteguna - Festen hasiera
09:00: Haur kategoriako XXXIV. marrazki lehiaketa Ezkiaga pasealekuan. Urumea ikastola.
11:45: Hernaniko Musika Bandaren eta Hernaniko Akelarrearen
aurkezpena eta omenaldia, horiek aukeratu baititu Jai batzordeak jaien
hasieran eta amaieran banderak jasotzeko eta jaisteko. Bertan
txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak izango dira.
12:00: Jaien
hasiera ofiziala: Hernaniko Musika Bandak eta Akelarrea taldeak
banderak jasoko dituzte eta suziriak botako dira. Hernaniko Txistulari
Bandak ‘San Joan Martxa’ joko du udaletxearen aurrean. Horiekin batera,
kaleetan zehar Kriskitiña taldeak dantzatuko du erraldoi eta buruhandien
konpartsari lagunduz ‘Triku Triku’ doinuaren airera. Halaber,
‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko txistu, dultzaina, alboka, trikitixa
eta akordeoi taldeen, eta ikasleen bandaren emanaldia izango da kalez
kale.
17:00: Haurren aurreskua.
17:00: ‘Miguel
Ollo’ren V. Oroimenezko Proba, haur kategoriako karabina tiroketako
txapelketa lokalaren finala, Txantxangorri elkartearen
lorategian.
17:30: Gazteentzako zinta lasterketa
Latsunbe auzoan. Gazte Txokoa eta
Kale Hezitzaileak.
18:30: San Joan erronda, Hernaniko
Ohitura Zaharrak abesbatzaren
eskutik.
19:00: Akelarrea: kalejira eta, ondoren, antzerkia Gudarien plazan. Gazte
bilgunea.
19:00: Kantuz abesbatzaren kontzertua Felipe Sagarna ‘Zapa’ kalean.
20:00: Salbe Nagusia San Joan
Bataiatzailearen parrokian.
20:30: Hernaniko Musika Bandak herriko kaleetan ‘San Joan Martxa’ joko du.
21:30: San Joan sua, herritarren aurreskua eta San Joan kantaita.
23:00: Gau elektronikoa Milagrosa kaperaren aurrean: Rak atak, Alivio eta Katxi batxe. Paket Flat kolektiboa.
23:00: Sound Systema Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00: Reggae Sound System txosna gunean. Txosna batzordea
23:00: Danborrada. Santa Barbara elkartea.
23:00: Trakets taldearekin dantzaldia Ezkiaga pasealekuan.
01:00: Urumea txarangaren irteera.
Ekainak 24, ostirala: San Joan Eguna
09:00 Diana, Hernaniko Musika eta Txistulari banden eskutik, ‘Mendirik Mendi’ doinuaren airera.
09:00 Haur kategoriako XXI. amuarrain arrantza txapelketa. Txantxangorri elkartea.
10:00 Bonsai erakusketa Txantxangorri elkarteko lorategian.
11:00 Parrokian elkarrekin emandako Meza Nagusia, Zaindariaren ohorez.
11:00 Plater-tiroketako txapelketa lokala —hobi txikia— Santa Barbara mendiko tiro zelaian. Txantxangorri elkartea.
11:30 Haurren danborrada. Santa Barbara eta Etxeberri elkarteak.
12:00 Hernaniko Txistulari Bandaren kontzertua Gudarien plazan.
13:15 Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Gudarien plazan.
16:30 Haurrentzako emanaldia: ‘Konfetti’ Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoekin Atsegindegi plazan.
18:00 Dantza sueltoko txapelketa Kriskitiña dantza taldearen laguntzarekin Gudarien plazan.
18:30 Kulturen arteko musika emanaldia Urbieta kalean. Amher elkartea.
19:00 Triki Bertso poteoa txosna gunean. Txosna batzordea.
19:30 Hernaniko errepresaliatuen eskubideen aldeko ekitaldia Gudarien plazan.
22:45 Su artifizialak.
23:00 Punk gaua Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00 Necronico, Sindrome de Parker eta The Zepo taldeen emanaldia Ezkiaga pasealekuan.
23:00 Orots taldearekin dantzaldi ‘karroza’ Atsegindegi plazan.
23:15 Xalaparta txarangaren irteera.
23:45 Zezen suzkoak Zinkoenea plazan.
24:00 Kalejira eta herri-dantzak dultzaineroekin. Amaitzeko, ‘Larrain dantza’ Plaza Berrin.
Ekainak 25, larunbata-Koadrilen Eguna
07:00 Diana ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.
07:30 Sokamuturra.
09:00 Azeri dantza.
10:00 Haurrentzako parkea eta txu-txu trena Atsegindegi plazan.
10:00 Bola jokoa. 3. jaurtiketa Florida auzoko bolatokian.
11:00 Betiola-Elizatxo txarangaren irteera.
11:00 Meza Elorrabin 1978ko ekainaren 25ean hildakoen alde.
12:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.
13:00 Koadrilen arteko brindisa Gudarien plazan. Jai Batzordea.
14:00 Bazkaria. Gazte Bilgunea.
16:30 Haurrentzako emanaldia ‘Sustrai bizi biziak’ Azkona taldearekin Atsegindegi plazan.
17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
19:00 Jolas eroak. Txosna batzordea.
19:00 Betikoak txarangaren irteera.
19:45 Imperial Mariachiaren emanaldia Gudarien plazan.
23:00 Patxi eta konpainia taldearen emanaldia Plaza Berrian. San Joan konpartsa elkartea.
23:00 Gau elektronikoa Milagrosa kaperaren aurrean: Txutxi, Dxpe,Dj Iwan (Bjd). Paket Flat kolektiboa.
23:00 Dj-ak Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00 Belgrado, CC627 eta Takumah Reggae Band taldeen emanaldia Ezkiaga pasealekuan.
23:00 Gaztea Irratiko Disko festa Ohian Vegarekin Atsegindegi plazan.
24:00 Incansables txarangaren irteera.
Ekainak 26, igandea-Errepresaliatuen Eguna
Errepresaliatuen eskubideen
aldeko eguna: argazki erakusketa,
bideo emanaldiak eta herri
kantak.
07:00 Diana ´Hernani` Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.
07:30 Sokamuturra.
09:00 Azeri dantza.
10:00 Herri-jolasak eta gimnastika erakustaldia Goiz Eguzki bilgune sozialean. Ondoren, sari banaketa eta luncha.
11:00 Santa Barbara txarangaren irteera.
11:00 Haurrentzako zurezko jokoak Atsegindegi plazan.
12:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.
17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
18:00 Ttarla dantza taldearen emanaldia Gudarien plazan.
19:30
Bertsolariak Gudarien plazan. Maialen Lujanbio, Amets Arzalus, Agin
Rezola, Beñat Gaztelumendi. Gai jartzailea: Gorka Tolosa. Elur Txori
elkartea.
20:00 Fermin Valencia abeslariaren emanaldia Plaza Berrian. San Joan konpartsa elkartea.
22:00 Kupela taldearen emanaldia Plaza Berrian. San Joan konpartsa elkartea.
23:00 Binilozko Xiringak Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00 Met Heav, Impio, Pandemia eta Mendeku Itxua taldeen emanaldia Ezkiaga pasealekuan.
24:00 Nekaezinak txarangaren irteera.
Ekainak 27, astelehena-Baserritarren Eguna
07:00 Diana ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko txistulariekin.
07:30 Sokamuturra.
09:00 Azeri dantza.
10:00 Gaztetxoentzako parkea: hegaldi simulagailuak eta quads pista Atsegindegi plazan.
11:00 Haur kategoriako XXXIV. marrazki lehiaketaren sari banaketa Biteri Kultur Etxean. Urumea ikastola.
11:00 Beti Egarriak txarangaren irteera.
11:30 Idi-proba erakustaldia Gudarien plazan. Elur Txori elkartea.
12:30 Urrezko aizkolari txapeldunen ligaren kanporaketa eta herri kirolen erakustaldia Ezkiaga pasealekuan. Elur Txori elkartea.
16:00 Gaztetxoentzat parkea Biteri plazan. Gazte txokoa eta Kale Hezitzaileak.
17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
18:00 Pilota partidak kiroldegiko frontoian.
18:30 San Joan konpartsa.
23:00 Selektah Sound System Molotoff Irratiaren agertokian.
23:45 Jaien amaierako ekitaldia.
24:00
Hernaniko Musika Bandak eta Hernaniko Akelarre taldeak banderak
jaitsiko dituzte. Ondoren, Incansables txarangarekin azken kalejira.