Hernani Errotzen elkarteak, Nabarraldeko materialarekin, mahaia jarriko du gaur Plaza Berrin. Bertan erosgai izango dira: txanoak, liburuak, kamisetak, Nafarroako banderak... Hernani Errotzeneko kideek dei egiten diete herritarrei Nafarroako banderak balkoietan jartzeko, gainerako banderekin batera. Mahaia, 12:00etatik 14:00etara egongo da. San Joan bezperan, ekainaren 23an ere berriro jarriko dute mahaia, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, bihartik aurrera materiala eskuragai egongo da Irizar tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!