Ikastaroetan ikasitakoa praktikan jarri zuten Biteriko ikasleek, atzo eta herenegun

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 19a, 02:00

Urtero bezala, Biteri kultur etxean hainbat ikastaro egiteko aukera izan da kurtsoan zehar. Uda gainean da eta horrekin batera, baita kurtsoari agur esateko garaia ere. Hori horrela, Biteriko ikasleek kurtsoa behar bezala bukatzeko, ikastaroetan ikasitakoa erakutsi zieten herritarrei, atzo eta ostegunean. Bina emanaldi eskaini zituzten. Ostegunean, an­tzerkia eta dantza latinoak izan ziren ikusgai. Ostiralean, berriz, dantza garaikidea eta laburmetraiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!